2012/04/25
Ez naiz ikasle ona izan. Bizitza
guztia daramat azterketetan huts egiten. 3.DBH-arte nire notak 4-5-6
inguruan ibiltzen ziren eta 4.DBH-tik batxilergoa amaitu arte nire emaitzak
okerrera jo zuten. 10 irakasgaietatik 6-8 inguru suspenditzen nituen. Ikasketak
gorroto nituen, ez nuen gogorik ikasten jarraitzeko, klase askotara ez nintzen
joaten, suspentsoen beldur nintzen. Pentsatu izan nuen ez nintzela gai, ez
nuela gaitasunik nire ikasketak aurrera eramateko. Batxilergoa amaitu eta
selektibitatea egin ondoren 5,4eko media geratu zitzaidan eta ez nuen inolako
aukerarik izan irakasle ikasketak egiteko. Urte osoa pasa nuen selektibitateko
2 irakasgai gogor ikasten hurrengo urtean atal espezifikoa egin eta Donostiako
irakasleen unibertsitate eskolan sartzeko ametsetan. Eta gaur, 2012ko apirilak
25, hemen naiz, nire unibertsitate ikasketak egiten, eta ez naiz ikasle
makala gainera. Azkenean lortu dut, lortu dut nai nuena eta nai dudan guztia lortzeko
gai naizela konturatu naiz.
Nire irakaslerik onena? Nire anaia.
Inoiz ez dit eskolako materiarekin
lagundu baina balore oso garrantzitsuak irakatsi dizkidala konturatu naiz. Nigan
sinesten ikasi dut, egun eta gau, gau eta egun errepikatzen zidan nik ahal
nuela eta nigan zuen konfidantzak egin nau orain naizena. Erronka bakoitzak
gero eta indartsuago egiten nau eta horrekin batera nire bidea eraikitzen noa.
Oraingoan bai, nire barne motibazioak bultzatuta gustura
ikasten dut eta irakasle izateko bidean oztopatzen nauten milaka harri agertuz
gero ere ez dut etsiko.
Nora iritsi nai dut hau guztia esan
ondoren?
Ez dizuet dena egina utziko, ikusi
bideoa eta hausnartu.
"La escuela no piensa en el ser humano, porque para ellos
solo somos números que aprueban o repiten grado, desechan al que no alcanza el
promedio, se les castiga y excluye haciéndoles creer que son menos, porque la
escuela solo se dirige a un grupo homogéneo y en masa matando las diferencias,
sueños y esperanzas. La verdad es que todos somos genios de pequeños, pero la
escuela asfixia a los que no cumplen los requisitos."
2012/05/07
Utzi dizuet hausnartzeko denbora apurtxo bat eta bada
garaia atal oni amaiera emateko.
Badirudi hezkuntza sistema eta metodologiari kritika
moduko bat egin diodala. Bada horrela pentsatzen ez duen jende ugari, normalean
ikasle azkarrak izan direnak. Egia esan motibazioa lortzera ailegatzen bazara
gaur egungo eskolekin asko ikas dezakezu, baina zer gertatzen da motibazio hau
lortu ezin duten ikasleekin? Frustrazio moduko zerbait sentitzen dutela esango
nuke eta eskola ez da beraietaz arduratzen. Irakasle gutxik egingo
lukete apustu beraien alde baina irakasle gutxi hauek dira benetan irakasle
onak nire ustez.
Gogoan ditut nire batxilergoko lehen eta
bigarren mailako matematikako irakasleak. Guztiz kontrakoak ziren. Gogo
izugarriarekin hasi nituen bi ikasturteak eta matematikak gainditzea zen nire
helburu bakarra. Bi irakasleek zekiten matematikekin nituen arazoak.
Lehen mailako irakasleak ordea suntsitu egin ninduen, ikasle onak soilik zituen
gogoko. Ea zergatik erabaki nuen matematikako ikasgaiarekin jarraitzea galdetu
zidan, ezingo nuela inoiz gainditu eta hobe nuela zerbait errazagoa aukeratzea
esan zidan. Kurtsoa aurrea zihoan heinean nire motibazioa desagertu
zen, irakasle hark nire helburua birrindu zuen eta nola ez, ez nituen
matematikak gainditu.
Bigarren mailan ordea dena guztiz aldatu zen. Inoiz
imajinatu ezingo nuen irakasle batekin egin nuen topo. Zorrotza zen baina era
berean bere mugetatik atera gabe hurbilekoa. Errespetu handia genion denek
baina ez genion beldurrik. Ikasleen esfortzua izugarri baloratzen zuen eta beti
animatzen gintuen. Behin eta berriro suspenditzen nituen azterketak baina ez
nuen inoiz esperantza galtzen, bera or zegoelako beti, onenean eta txarrenean.
Motibazioa piztu zidan eta gero eta lan gehiago egiten nuen. Azkenean laguntza
apurtxo batekin matematikak gainditzea lortu nuen.
Adibide honekin pentsatzen dudana nahi nizuen
ulertarazi eta espero dut lortu izana.
Ikasturtearen amaiera iritsi da eta ikasten hasteko garaia
badenez hemen usten ditut nire aurtengo hausnarketak.
"El colegio poco me enseño, si es por esos libros nunca
aprendo a coger el cielo con las manos, a reír y a llorar cuando te canto, a
coser mi alma rota y a perder el miedo a quedar como un idiota."
Kaixo Yanire, bai blogari eta baita atal honi astindua ematea komeni zaizu. Nik jarraipena egin ahal izateko beharrezkoa dut zuek idaztea. Irakurri besteen blogak inspirazio bila. Ez utzi dena bukaerarako.
ResponderEliminar