lunes, 30 de abril de 2012

Zein baldintza behar ditut ikasteko?

Ikasteko ahulki batean egon behar dut eserita eta guztiz hutsa dagoen mahai bat behar dut aurrean. Agian nire paranoia da baina mahaia kolore argikoa bada askoz hobeto ikasten dudala iruditzen zait. Gainera ikasgaiak asko baldintzatzen du nire ikasteko metodoa.

Matematika fisika edo kimika ikasteko (ariketa praktikoen bidez barneratzen diren materiak alegia) beharrezkoa dut musika jartzea, baina ez edozein musika: gustuko dudan musika lasaia izan behar du eta ingelesez abestutakoa (gaztelaniaz edo euskaraz bada ulertu egiten dudalako eta kontzentrazioa galtzen dudalako). Liburutegian aurikularrak jarri eta gustura ikasten dut. Materia berdina ikasten ari den lagun batekin gehiago gustatzen zait ikastea, ohikoa den bezala dudak argitu ditzakegulako.

Gainontzeko materiekin ordea, isiltasuna da nire armarik baliotsuena. Horrelako materiak ezin ditut liburutegian ikasi, batzuetan altuan irakurtzea edo errepasatzea gustatze zaidalako. Gainera ez zait gustatzen inor inguruan edukitzea. Kontzentratzeko arazoak ditut eta asko kostatzen zait edukiak barneratzea, ordu asko behar ditut gauza gutxi ikasteko. Beraz historia, psikologia eta horrelako ikasgaiak ikasteko, egun osoak behar ditut gela itxi eta bakarti batean. Honek arazo bat sortzen dit ordea, hainbeste denbora bakarrik egoteak eta hainbeste ordutan gauza gutxi ikasteak atsekabetu egiten nau eta beraz ohera joan baino lehenago norbaitekin egoteko beharra sentitzen dut (kasu gehienetan ama).


Hauexek dira ba ikasteko behar ditudan baldintza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario