lunes, 30 de abril de 2012

Zein baldintza behar ditut ikasteko?

Ikasteko ahulki batean egon behar dut eserita eta guztiz hutsa dagoen mahai bat behar dut aurrean. Agian nire paranoia da baina mahaia kolore argikoa bada askoz hobeto ikasten dudala iruditzen zait. Gainera ikasgaiak asko baldintzatzen du nire ikasteko metodoa.

Matematika fisika edo kimika ikasteko (ariketa praktikoen bidez barneratzen diren materiak alegia) beharrezkoa dut musika jartzea, baina ez edozein musika: gustuko dudan musika lasaia izan behar du eta ingelesez abestutakoa (gaztelaniaz edo euskaraz bada ulertu egiten dudalako eta kontzentrazioa galtzen dudalako). Liburutegian aurikularrak jarri eta gustura ikasten dut. Materia berdina ikasten ari den lagun batekin gehiago gustatzen zait ikastea, ohikoa den bezala dudak argitu ditzakegulako.

Gainontzeko materiekin ordea, isiltasuna da nire armarik baliotsuena. Horrelako materiak ezin ditut liburutegian ikasi, batzuetan altuan irakurtzea edo errepasatzea gustatze zaidalako. Gainera ez zait gustatzen inor inguruan edukitzea. Kontzentratzeko arazoak ditut eta asko kostatzen zait edukiak barneratzea, ordu asko behar ditut gauza gutxi ikasteko. Beraz historia, psikologia eta horrelako ikasgaiak ikasteko, egun osoak behar ditut gela itxi eta bakarti batean. Honek arazo bat sortzen dit ordea, hainbeste denbora bakarrik egoteak eta hainbeste ordutan gauza gutxi ikasteak atsekabetu egiten nau eta beraz ohera joan baino lehenago norbaitekin egoteko beharra sentitzen dut (kasu gehienetan ama).


Hauexek dira ba ikasteko behar ditudan baldintza.

martes, 24 de abril de 2012

Neutrala VS objetiboa

Zer da neutrala izatea? Zer da objetiboa izatea? Posible al da objetibitatea guztiz ezabatzea eta erabateko neutraltasuna lortzea?

Neutralitatea lortzen zaila den jarrera bat bezala definituko nuke eta aldi berean irakasleok lortu behar dugun  funtsezko balorea ere badela esango nuke. Haurren jokaerek eragin izugarria dute gure neutraltasunean, esaterako: haur batek ez baditu arazoak sortzen, nahiko argia bada, beti laguntzeko prest badago... argi dago gusturago egongo garela ikasten ez duen eta beti zirikatzen ari den haur batekin baino. Oraindik ez zait horrelako egoerarik suertatu eta guztin ohikoa den sentsazio bat dela dirudit baina pazientzia apur batekin jokatzea gustatuko litzaidake haurrei etiketak jartzen hasi baino lehen. Jarrera txarra duen haur bat begitan hartuz gero, jarrera txarra izaten jarraituko du. Zerbait egiten saiatu beharko ginateke hau alda dadin guk ere ume moduan jokatu beharrean.

Bestalde, egin dudan azkenengo galderari erantzuna emanez, argi dago ezinezkoa dela objetibitatea ezabatzea baina ahalik eta nautralen izaten saiatu beharko ginateke irakasle izango garen aldetik.