Ikasteko ahulki batean egon behar dut eserita eta
guztiz hutsa dagoen mahai bat behar dut aurrean. Agian nire paranoia da baina
mahaia kolore argikoa bada askoz hobeto ikasten dudala iruditzen zait. Gainera
ikasgaiak asko baldintzatzen du nire ikasteko metodoa.
Matematika fisika edo kimika ikasteko (ariketa
praktikoen bidez barneratzen diren materiak alegia) beharrezkoa dut musika
jartzea, baina ez edozein musika: gustuko dudan musika lasaia izan behar du eta
ingelesez abestutakoa (gaztelaniaz edo euskaraz bada ulertu egiten dudalako eta
kontzentrazioa galtzen dudalako). Liburutegian aurikularrak jarri eta gustura
ikasten dut. Materia berdina ikasten ari den lagun batekin gehiago gustatzen
zait ikastea, ohikoa den bezala dudak argitu ditzakegulako.
Gainontzeko materiekin ordea, isiltasuna da nire
armarik baliotsuena. Horrelako materiak ezin ditut liburutegian ikasi,
batzuetan altuan irakurtzea edo errepasatzea gustatze zaidalako. Gainera ez
zait gustatzen inor inguruan edukitzea. Kontzentratzeko arazoak ditut eta asko
kostatzen zait edukiak barneratzea, ordu asko behar ditut gauza gutxi ikasteko.
Beraz historia, psikologia eta horrelako ikasgaiak ikasteko, egun osoak behar
ditut gela itxi eta bakarti batean. Honek arazo bat sortzen dit ordea,
hainbeste denbora bakarrik egoteak eta hainbeste ordutan gauza gutxi ikasteak
atsekabetu egiten nau eta beraz ohera joan baino lehenago norbaitekin egoteko
beharra sentitzen dut (kasu gehienetan ama).
Hauexek dira ba ikasteko behar ditudan baldintza.