miércoles, 8 de febrero de 2012

Definitu: hezkuntza, kultura eta gizarteratzea

Hezkuntza: Txikitatik gurasoengandik, lagunengandik, komunikabideengandik... jasotzen dugun zerbait da. Jasotako hezkuntzak baldintzatuko ditu gure jokaerak, baloreak, ezagutzak, ohiturak... Herrialde bakoitzak hezkuntza desberdina du.

Kultura: gizarte jakin betean dauden ohituren multzoa da. Herrialde bakoitzak bere kultura du, ohitura desberdinak dituelako.

Gizarteratzea: Gizakia jaiotzen denetik hasten den prosezu luzea da. Gizarteratzea gizartearen parte izatea dela esango nuke, hau da, gizartean ongi integratzea.  Prosezu hau ongi emateko, herrialdeko hezkuntzak eta kulturak ongi barneratuta egon behar dute.

Zein eremutan ibiliko naiz irakasle izatean, hezkuntza formalean, ez-formalean ala informalean?

Hauxe da ba Loreak klasean planteatu digun galdera. 

Ia ezinezkoa egiten zait galdera honi erantzutea, izan ere, nork daki etorkizunean zer egingo duen. Ala ere ahal dudan erantzun egokiena ematen saiatuko naiz.

Galderari erantzuten hasi baino lehen, buruan ditudan pare bat gauza argitu nahiko nituzke. Nire ustez, hezkuntza egoki bat barneratzeko, hezkuntza formala eta ez-formalaren fusio bat behar da. Honekin esan nai dudana zera da, hezkuntza formal bat jasotzen bada eta ez-formalaren arrastorik ez bada (edo alderantziz) bereganatutako hezkuntza horrek ez duela ezertarako balio, hau da, ezin bestekoa da bi hezkuntza motak jasotzea, bata bestearen osagarria delako. 

Hasierako galderari eutsiz, niri eskola bateko irakasle izatea gustatuko litzaidake. Pena bada ere, honek baldintzatu egiten nau eremua aukeratzerako unean. Eskola batean lan egin nahi badut, argi dago hezkuntza formalean aritu beharko naizela. Ala eta guztiz ere, askotan joko dut eremu ez-formalera. 

viernes, 3 de febrero de 2012

ONGI ETORRI!

Kaixo guztioi!!
Ongi etorri nire blog-era.
Laster asko hasiko naiz blog honi bizitza pixka bat ematen, espero dut zuen gustokoa izatea.